XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argia'k ere (Argiakoak obeki esan) gertatu oi dan bezala, nekerik asko izan zun asiera artan.

Gai ori ikutu zuan Elurmendik aurrenatako Astea batean.

Orain arte kabuxak ipiñi zion izen bere lanari.

Eta, besteak beste, ala dio: .

Oar bi zati txiki ontan: Euskeraren alde lanean lerteko ere gertu zegola Dn. Ramon, Ta, biotzean zeramana irteten zitzaiola lumaren muturretik: itxasoa, arrantzaleak, kaya, kabuxak, lupiyak....

Argia`ren lantegira sarrio joan oi zan gure Dn. Ramon, eta geinetan ba-zuan izkirimirri parragarriren bat esateko.

Bi ba-dauzkat gogoan neronek-neronek entzunak: Bein batean bi gazte omen ziatziken kostako trenian.

Gelditu omen ukan trena ta Patxik galde Pellori: - Pello, nun gaudek? - Eta Pellok: - Etzekiat, baño, laxter ikusiko diat. Retreten gaudek.

Orduan Patxik: - E! Mokaru bat artu bear diat!.

Eta Dn. Ramonek bere algara gozo luzea zuan; eta parrez alde egin.

Beste bein.

Ba-omen zan kayean Kanpanario-kalean etxe bat zuan gizon bat.

Etxe orren bodega ta ganbara alkilartzeko omen zeuzkan.

Eta anuntziyoa jartzea erabaki omen zuan.

Artu ol bat eta ikatza, ta onela jarri omen zuan:.

Entzutekoa zan gero, aren ja, ja, ja, algara luze-gozoa.

Baña, gero? 1947 urtean il zan Dn. Ramon.

Amar azken-urteetan ez omen zion, noski, inork par-irririk ikusiko ezpañetan.